Europako historia genetikoa


Free Web Hosting with Website Builder
Lankide bat edo gehiago lanean ari da artikulu hau hobetzeko

Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, kontaktatu beraiekin euren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker.

F Haplotaldearen eta ondorengoen aniztasuna.

Europar populazioek historia demografiko eta genetiko korapilatsua daukate, garai desberdinetan migrazio desberdinak gertatu direlako, Goi Paleolitoko Homo sapiens-en lehen agerpenetik egun migrazio modernoetara.

Beste populazioekiko harremanak

Kontinenteen arteko tarte genetikoen portzentaiak 120 polimorfismo klasikoetan oinarrituta
Afrika Ozeania Ekialdeko Asia Europa
Ozeania 24.7
Ekdialdeko Asia 20.6 10
Europa 16.6 13.5 9.7
Amerika 22.6 14.6 8.9 9.5

Luigi Luca Cavalli-Sforzak zuzendutako ikerketa batek Europako populazioen erlazio genetikoei buruzko informazioa eman zuen, 120 odol-polimorfismo erabiliz[1]. Tarte genetikoa bi populazioren arteko desberdintasun genetikoak zehazteko neurria da. Izan ere, ezaugarri baten frekuentzia antzekoak partekatzen dituzten bi populazioak genetikoki hurbilago egongo dira ezaugarri horren frekuentziak horrenbeste partekatzen ez dituztenak baino. Modurik sinplenean, bi populazioren artean ezaugarri jakin baten frekuentzien tartea da. Esate baterako, rh negatiboaren frekuntzia euskaldunen artean %50.4koa da, Frantzian %41.2koa, eta Ingalaterran %41.1ekoa. Hortaz, euskaldunen eta frantziarren arteko desberdintasun genetikoa %9.2koa da, eta frantziarren eta ingelesen artekoa %0.1ekoa RH negatiboaren ezaugarriaren aldetik. Ezaugarri batzuen gainean orokortuta, populazio batzuen erlazio genetikoa lor dezakegu[2].

Ikerketaren arabera, afrikarrak ez diren populazio guztiek haien artean lotura estuagoa daukaten afrikarrekin baino, ez-afrikarrak populazio afrikar bakar batetik eratorri ziren hipotesiarekin bat. Europarrek harreman hurbilen Ekialde Hurbileko, Ekialde Ertaineko eta Indiakoekin daukate. Afrika eta Europaren arteko tarte genetikoa (16.6) Afrika eta Asiaren artekoa (20.6) baino motzagoa da, eta Afrika eta Australiaren artekoa baino are motzagoa ere. Tarte genetiko motz hori azaltzeko, Cavalli-Sforzak proposatu du Europa eta Afrikaren artean geneak maiz trukatu direla, elkarren ondoan egonda. Orobat, Cavalli-Sforzak propsatu zuen Asiako eta Afrikako populazioek parte hartu zutela duela 40.000 urte hasi zen Europako kolonizazioan. Asiatik Europara etorri zen ekarpen genetikoa bi herenekoa eta Afrikatikoa heren batekoa zirela estimatu da[3][2].

Guglielminoren arabera, Asiako pupulazioarekiko harreman hau berretsi du Asiako N Haplotaldea Iparraldeko Europan barreitzeak. Zenbait ikerketek iradokitzen dute azken 4.000 urteetan Asiatik Ipar Europara migrazio bat gertatu zela. Izan ere, asiarren ezaugarri hori Europako hainbat herrialdetan aurkitzen baita, finlandiarren artean %52ko izanda besteak beste.

Europako populazioaren azpiegitura

Europako populazioen azpiegitura 2007an (parte hartzaile gehienak amerikarrak izanik).

AEBetan europar jatorrizko gizabanakoekin 2006an egindako ikerketa baten arabera, “iparraldeko eta hegoaldeko europarren artean bi talde argi eta sendo bereizten ahal dira”.

Nolanahi ere, europar hutsezko laginak erabili zituen beste ikerketa batean, plazaratu zen Europako desberdintasun genetiko garrantzitsuenak iparraldetik hego-ekialderantz (Iparraldeko Europatik Balkanetara) doan ardatzaren arabera gertatzen direla. Mendebaldea eta Ekialdea banantzen dituen beste marra bereizgarri bat ere bazegoen. Emaitzak hauek bat egin zuten mtDNAn eta kromosoma Yn oinarritutako aurreko ikerketa batzuekin, zeinek defendatzen zuten egungo iberiarrek Europako arbaso zaharrenak dituztela eta euskaldunak eta finlandiarrak gainerako europarrengandik bereiziak zirela. Egiaztatu zuten ingelesak eta irlandarrak iparraldeko eta ekialdeko beste europar batzuekin, hala nola alemaniarrekin edo poloniarrekin, biltzen zirela, baita hainbat euskaldun eta italiar gizabanako iparraldeko europarrekin biltzen zirela ere. Talde hauek gorabehera, europarren berdintasun ezohikoa nabaria da[4].

Beste europar ikerketa zabal baten arabera, egungo europar genomen osagai nagusiak egungo euskaldunen eta balkandarren genomen antzekoak ziren arbasoengandik eratorri omen ziren. Euskaldunen eta balkandarren aztarna txikienak Finlandian aurkitzen dira. [5]

Enpresa batek, 2008an, DNAren 21 markagailu erabili zituen Europako talde genetikoak bereizteko. Europar jatorrizko jendearentzat analisi espezializatua eskaini zuen, baita Europako eskualde genetikoen konparaketa ere. Eskualde genetiko horiek lurraldeak edo berezko ezaugarri genetikoak dituzten nazioaz gaindiko komunitateak izan daitezke: askenazi, balkandarrak, errusiarrak, espainiarrak, euskaldunak, fino-ugriarrak, germaniarrak, greziarrak, italiarrak, iparraldetarrak, poloniarrak, portugaldarrak eta zeltak[6]. Europako eskualde genetiko horietako gizabanakoek antzekotasun genetiko batzuk jasotzen dituzte.

Erreferentziak

  1. Genes, peoples, and languages - Cavalli-Sforza 94 (15): 7719 - Proceedings of the National Academy of Sciences
  2. 2,0 2,1 Genes, Peoples, and Languages By L. L. (Luigi Luca) Cavalli-Sforza ISBN 0520228731
  3. First Chapter: 'Genes, Peoples, and Languages'
  4. Measuring European Population Stratification using Microarray Genotype Data [1]
  5. [2][3]
  6. DNA Tribes Personal Genetic Analysis






Why are we here?
All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License
This page is cache of Wikipedia. History